ALTXATU TALDEA


ALTXATU taldea 2010eko abuztuko berotasunean jaiotzen da Irunberrin (Nafarroa). Egun, 2 disko daramatzate haien bizkarretan, eta hamaika kontzertu eman dituzte Euskal Herrian zehar.

Hiruko gaztea, 11-12 urterekin hasi zen abestiak lantzen. Iker Ariz (Bateria) eta Ibai Osinaga (Ahotsa eta gitarra), lehenengoaren amarekin elkartu eta haien kaleko festetan jotzeko asmoz, bizpahiru abesti prestatu zituzten. Gauzak horrela, Julen Abaurreari (Baxua) baxu bat oparitu eta haren koadrilakoak ziren Ikerrek eta Ibaik, taldea sortzea proposatu zioten. Entsaiatzeko txokoa bilatu, aurkitu eta bertan ziren Iker, Ibai eta Julen, aurrerago etorriko zena inolaz ere imajinatzen.

Taldea sortuta zegoen, eta lehenengo akordeak aditzen hasiak ziren. The Clash, Sex Pistols edota Ramones-en kantuak izan ziren taldearen lehenengoak, eta gerora haien influentzia zuzenak bilakatu direnak. 2010eko abuztuaren 27an, Tabarren, lehenengo kontzertua eman eta gero, Irunberri inguruko bazterretan jotzen hasi ziren ALTXATU izenarekin.

2013an 10 abestiz osatutako lehenengo diskoa grabatu zuten Javiero Etxeberriaren laguntzaz (Vendetta, Skalariak). Urte bereko ekainean GOR diskoetxetik deia jaso eta bidea gutxinaka-gutxinaka egiten hasi ziren.

Disko horren kantuen arrakasta eta taldea funtzionatzen zuela ikusita, hirukoak abesti berriak lantzen hasi eta 2014ko uztailean 15 kantu zuzen eta biziz osatutako HITZA diskoa grabatu zuten Iruñeko estudios Kn, Alberto Porresen eskutik.

.