Hemen dira jada ALTXATU! Ez ziren galdu ezta apurtu ere! Non sartuak ziren baina? Bada, hirugarren diskoa, HEGALEN INDARRAZ AITZINA, prestatzen, konposatzen eta entseatzen. Zer esango dzuet nik bada, haien ondoan izan naizelarik diskoaren grabazio eta prestaketa lanetan? Ni beti harritzen naute: haien musikarenganako maitasunarengatik, izan ere, kontzeptu eta luzaera guztietan nabari zaie. Askotan esaten da promozio orrietan "eskuetan duzun disko hau ez da nolanahiko diskoa". Bada oraingoan, ziurta dezaket: Ibaik, Julenek eta Ikerrek hasierako esentzia eta freskotasuna mantentzen duen diskoa grabatu dute, aldi berean heldutasun puntu batera iritsi direlarik, zeinetan ematen duen haien estiloa aurkitu dutela. Eta hori ez da ahuntzaren gauerdiko eztula.
Harritzekoa da nola hemezortzi urteko gazte batek Eduardo Galeanoren testuetan oinarritutako hitzak egiten eta gitarraren afinazio ezberdinekin matxakatzen ikustea, aire desberdina emanez. Hori abesti kañero baterako bonbardino edota tubarendako moldaketak aipatzen utzi gabe. Hau guztia estudioan geundenen harridura aurpegia kendu gabe egiten ari zelarik.
Euskal Rockearen eszena honetan, batez besteko adina 40 urtetik gertu dagoen honetan, ALTXATU taldeak odol berria eta mundua jateko gogo freskoak errepresentzatzen ditu, ez oso ibiliak izan diren bideak jarraituz. ONGI ETORRIAK ALTXATU!!
Ibairekin elkarrizketak hitzartzeko Mikel GOR 600053805 deitu.
Orain irratian dagoen singleak "Ez gara beldur" du izena.